2012/12/27

OLENTZERO EGUNA

    Ostiralean, gure eskolan, Olentzero eguna ospatu genuen. Goizeko 09:30etan eskolako patioan Olentzeroaren inguruan bildu ginen Olentzero eta eguberriko kantak abesteko. Jarraian, kalejira egin genuen, eta aurten oso zorte ona izan dugu Barakaldoko Txistulari bandak lagundu gaitu eta. Trikitixa ere izan dugu Koldok, 2. mailan egon den irakasleak, jotzen dakielako.

   Olentzero, urtero bezala, Haur Hezkuntzako ikasle guztiekin egon da eta opariak banatu ditu.

   Amaitzeko jaia, eta geletan merendola egin ondoren, gimnasioan festa txiki bat ospatu dugu. Ikasle nagusiek, musika irakaslearekin, Mariarekin xirulaz prestatutako abesti polit batzuk jo dituzte, eta 6. mailako neskek eta mutilek dantza bat prestatu dute, eta amaieran, 4 eta 5 urte eta 1.,2.eta 3.mailetako neska batzuek, eskolaz kanpoko ekintza batean Gessyrekin prestatu duten dantza alai batekin amaitutzat eman dute Olentzero jaia.

   Guztion partez:

JAI ALAITSUAK IZAN ETA URTE BERRI ON
 
   Hona hemen egun horretan ateratako hainbat argazki:


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina