2013/12/17

GABON INGURUKO OSPAKIZUNAK

Gizarte modernoaren bilakaeran,mende honetako tradizioen artean bi indartzen dira bereziki:
Frantzian zabaldutakoa eta indartuko den Papa Noel-ena eta Espainian Erregeena.
Frantzian indartzen den eredua Ipar Europako tradizioan dago oinarrituta,eta,San Nikolas Barikoa hartzen du abiapuntutzat.Tradizioak Gabon-gauean umeei opariak ematera datorrela dio.Erreforma garaitik aurrera Alemanian eta beste toki batzuetan Papa Noel deituko zaio.Hemendik dator Ipar Euskal Herrian hedatzen den ohitura.

Hego Euskal Herrian hedatzen dena aldiz,Espainian indartzen den tradizioan oinarritzen da.Hau,Biblian kontatzen den pasartea erreferentziatzat hartuz Jesus umea jaio berri dagoela Ekialdetik etorritako hiru Magoak hartzen ditu abiapuntutzat.Hauek ume Jesusi opariak ekarri zizkioten bezala haurrei lo dauden bitartean,opariak uzten dizkiete.Horretarako haurrak onak izan behar dute eta zapatatxoa edo galtzerditxoa utzi behar dute leihoan edo balkoian oparia jasotzeko.Onak ez badira izan ikatza jasotzen dute.

Urte batzuetatik hona,Europan zehar ohikoa den Gabon-arbola zabaldu da gure artean.

Gabonetako festetan Gipuzkoako ekialdean eta Nafarroako ipar-mendebaldean ospatzen den errituala nagusitzen da Euskal Herriko hiri eta auzoetan:hau da,Olentzero kantatzera irtetzea Gabon-gauaren arratsean.

Gaur egun,Euskal Herri osoko haurrek ezagutzen dute Olentzero.Berau da opariak eta jostailuak ekartzen dituena gure Herrian,Europako San Nikolas edo Papa Noelen antzera.

Festa egunak:

Abenduak 24 – Gabon gaua
Abenduak 25 – Eguberri edo Natibitatea
Abenduak 28 – Inuzenteen eguna
Abenduak 31 – Urtezahar edo gabonzahar
Urtarrilak 1 – urteberri edo Urtats
Urtarrilak 6 – Errege eguna


Honetaz gehiago jakin nahi baduzu....irakurri gehiago hemen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina