2014/03/26

UDABERRIA

Udaberria zona epeletako lau urtaroetako bat da,negu eta udaren artekoa.Astronomian udaberriko ekinozioarekin hasten da,eta udako solstizioarekin amaitzen da.Meteorologian eta orokorrean udaberriak ipar hemisferioan martxoa,apirila eta maiatzako hil osoak barne hartzen ditu,eta hego hemisferioan berriz,iraila,urria eta azaroa.Egunak azkar luzatzen dira,eta hemisferioa nabari epeltzen da,landare berriak hazaraziz.Elurra (badago) urtzen hasten da,eta honen ondorioz ibaiak hazten dira.Loredun landare gehienak urtaro honetan loratzen dira.

Eguraldi arriskutsua nagusiki urtaro honetan gertatzen da,aire epela latitude baxuetatik inbaditzen hasten dela poloetako lurraldeetako aire hotza oraindik bultzatzen den bitartean.Udaberrian uholdeak ohikoak dira mendialdeetan eta beraien inguruetan elurraren urtzearen ondorioz,sarritan euri epelek azkartua.

Udaberria hazte eta berritzeko garaia bezala ikusten da:landare eta animaliak sortzen dira eta bizitzaren zikloa berriro hasten da.Maitasun eta gaztetasunaren garaitzat ere hartzen da.


2014/03/12

....TANTAZ TANTA ERAKUSKETAREN BUKAERA

Euskal Herriko inauteriak....tantaz tanta,erakusketa gaur bukatzen da.Jabier Belaskok,argazkien egilea eta erakusketa honen arduradunak,eskolako ikasle talde desberdinei azalpenak eman dizkie Euskal Herriko inauteriei buruz.

Argazki ederrak izan ditugu ikusgai egunotan eta horrez gain,Jabierrek Euskal Herriko inauteriataz irakurri eta ikertu duena ikasleei irakatsi die.

Guztion partez,mila esker,Jabi


2014/03/07

EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK...TANTAZ TANTA

Jabier Belasko,eskolako atezaina,argazkilari bikaina dugu.Jabik zaletasun ugari ditu baina argazkilaritzan murgilduta dabil burubelarri aspaldion.

Hau da bere lehenengo erakusketa lan egiten duen eskola honetan.Inauterietako erakusketa eskolara ekarri aurretik,Clara Campoamor Elkartean jarri zuen lehenengo.

Argazkiak oso onak eta interesgarriak dira benetan eta merezi du eskolatik bueltatxo bat ematea.Eskolan gaudenok zortea dugu ez dugulako inora joan beharrik argazkien bidez Euskal Herritik bidaiatzeko.

Erakusketaren azken eguna asteazkena izango da (martxoak 12)


2014/03/05

INAUTERIAK RONTEGIN-JAIALDIA

Otsailak 28an,ostiralean,inauteriak ospatu genituen gure eskolan.Eguraldiak ez zuen lagundu,barruan egin genuen egin behar zen guztia.Gurasoek ezin izan zuten disfrutatu haurren desfilea eta dantzak patioan,baina hemen jarri ditugu ahal izan ditugun argazki gehienak.Dena atera zen ederto baten eta jai giroan pasatu genuen ostiral arratsaldea.



Txokolatada eta arratsaldeko jaialdia nola izan ziren ikusteko,hurrengo aurkezpenak gozatzeko aukera ona duzue.