2014/05/21

BORONDATEZKO LAN EGUNA ERRONTEGI ESKOLAN-2014

Maiatzak 17an, larunbatean, Errontegi Eskolan ospatu zen II Borondatezko Lan Eguna. Jardunaldia ederto joan zen, eguraldi zoragarriari eta borondatezko taldeari esker. Eskolan elkartu ziren 50 pertsona inguru (haur eta gurasoen artean).

Lan asko egin zuten eta horietako lan batzuk benetan ikusgarriak dira (horma-irudiak, jokoen marrak eta abar). Beste lan batzuk ere egin zituzten, hain argi ikusi ez arren,  (konponketa batzuk, belar txarrak atera, baldak eta kakoak jarri…)

Eskolak bihotzez eskertu nahi du egin den lan guztiagatik eta horren inguruan sortzen den giro zoragarriagatik.

Mila esker!

II BORONDATEZKO LAN EGUNA-2014

Hemen duzue Herrikolore-k (Barakaldoko webgune herrikoia) jarri duen bideoa, larunbatean eskolan egin den lanari buruz eta horren helburuak zeintzuk diren azalduz.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina