2014/06/30

BUKATU DA IKASTURTEA, GORA UDAKO OPORRAK!

Ikasturteari amaiera emateko eta azken sarrera honekin Rontegi Eskola osatzen dugun guztion partez zera esan nahi dizuegu:

  • Mila esker ekintza desberdinetan gogotsu parte hartzeagatik
  • Ondo pasa udako oporrak
  • Eta irailera arte

2014/06/27

OHOREZKO MATRIKULA IKASLE OHIENTZAT

Esther Diego Herranz eta Iñigo Montero Molina, gurekin egon ziren 2 urtetik 6.mailara arte eta Trueba Institutoan jarraitu dute Batxilergoa amaitu arte.
Gutaz ez dira ahaztu eta OHOREZKO MATRIKULA eman zitzaizkien agurra emateko ekitaldira gonbidatu gintuzten.


ZORIONAK GUZTION PARTEZ!

2014/06/20

IKASTURTE AMAIERAKO FESTA

Ekainaren 14an,larunbatean, ikasturte amaierako festa ospatu zen eskolan.Eguraldi ona eta giro ezin hobea izan zuten Errontegiko Eskolara hurbildu ziren guztiek.

Nahi baduzue ikusi eta gozatu jaialdian gertatutakoa,Gurasoen Elkartearen blogean ikusgai duzue.



2014/06/16

KARATE TXAPELKETAk 2014

EUSKADIKO KARATE TXAPELKETA-n, BENJAMIN-en kata mailan, 5.mailako JONE ENJAMIO ikasleak lortu zuen lehenengo saria


BIZKAIKO KARATE TXAPELKETA-n, BENJAMINen kata mailan, 5.mailako NAIA GARAZO ikasleak lortu zuen bigarren saria.


ZORIONAK GUZTION PARTEZ!

2014/06/12

IKASTURTE AMAIERAKO FESTA

FIESTA FIN DE CURSO

SÁBADO, 14 DE JUNIO

PROGRAMA DEL DÍA


IKASTURTE AMAIERAKO FESTA

EKAINAK 14, LARUNBATA

EGUNEKO EGITARAUA

2014/06/05

EUSKARA ASTEA / DISKO-TXIKI

Euskara asterako Haur Hezkuntzako umeentzat programatuta zegoen "Disko-txiki" ekintza, ekainaren 2an egin zen, eguraldiak ez zuelako lagundu aurreko astean. Eskolako bi irakaslek, Zoraya eta Aitor, izan ziren disko-animatzaileak. 

Mundu guztiak ederto baten pasatu zuela ikusiko duzue hurrengo bideo laburrean.

2014/06/04

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIALDIA 2014

Balmasedan ospatu zen 23.Euskal Eskola Publikoaren jaia pasa den igandean. Antolatzaileen ustez aurreikuspen guztiak hautsi zituen. Gorantz Goaz. Go-Go! lelopean, eta eguraldi lagun, aurtengo jaia azken urteetan ospatu den jendetsuena izan dela nabarmendu zuen Imazek (EHIGE-ko koordinatzailea).

Mendia ikastetxeko arduradunek hasiera eman zioten eskola publikoaren jaiari. Han izan ziran, besteak beste, Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua.

Balmasedan euskara entzuten zen eta hori oso garrantzitsua da. Egun batez bada ere, euskararen presentzia indartu genuen Balmasedan eta Enkarterrian.

Oso familia giro osasuntsua izan genuen.


2014/06/02

EUSKARA ASTEA 2014

Pasa den astean, eskolan ospatu genuen "Euskara astea". Gure hizkuntzari bultzakada handia ematea zen gure helburu nagusia. Era guztietako ekintzak antolatu ziren eta ikasleek ondo pasatu zutela uste dugu. Euskara gure ikasgeleetatik ateratzen saiatu ginen eta horrela jarraitzeko asmoa dugu. Luzarorako erronka gogorra dugu gure eskuetan baina pixkanaka aurrera goazela nabaritzen dugu.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi!