2015/12/20

Olentzero eguna!

Kaixo familiak!!!
Datorren asteartean, abenduak 22, Olentzero eguna ospatuko dugu eskolan. Espero dugu gure artean egotea eta guztiok batera abestea!


2015/12/01

EUKARAREN EGUNA


Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.

Ostegun honetan Euskaren Eguna ospatuko dugu eskolan; euskaraz bizitzeko, goxatzeko eta harremanak sendotzeko!
Bidea ez da leuna
Guztiontzat da hori ezaguna
Egin ezazu ahal duzuna
Ez da izango eta
Alferra zure jarduna
Egunero izan dadila
EUSKARAREN EGUNA










2015/10/08

AGENDA 21-EKO OHARRA / AVISO DE AGENDA 21

ZUZENDARITZA BULEGOAREN AURREAN, TONER KARTUTXOAK, TINTAK ETA TELEFONO MUGIKORRAK BOTATZEKO ONTZI BAT DAGOELA GOGORARAZTEN DIZUEGU.
BIRZIKLATU!!! EZ BOTA HONDAKIN HAUEK ZABORRONTZI ARRUNTERA!!!


OS RECORDAMOS QUE ENFRENTE DEL DESPACHO DE DIRECCIÓN HAY UN CONTENEDOR DONDE PODÉIS TIRAR CARTUCHOS DE TÓNER, TINTA Y TELÉFONOS MÓVILES.
¡ANIMAOS A RECICLAR!!! ¡NO TIRÉIS ESTOS RESIDUOS A LA BASURA NORMAL!!!

2015/09/23

IKASTURTE HASIERAKO BILERAK

Hona hemen ikasturte hasierako bileren datak:
  • 4 urte----------- Irailak 30
  • 5 urte----------- Irailak 24
  • 1.maila--------- Irailak 23
  • 2. maila-------- Irailak 29
  • 3. maila-------- Irailak 25
  • 4.maila........... Urriak 1
  • 5. maila------- Irailak 28
  • 6. maila------- Irailak 28

ERRONTEGIKO JAIAK

Pasa den asteburuan auzoko jaiak ospatu ziren. Eskolako umeek primeran pasatu zuten elkarrekin hizketan, barre egiten, dantzatzen... auzoa topera disfrutatzen!                
                          GORA 
                        ERRONTEGIKO
                                    JAIAK!!!
 

ONGI ETORRIA

2015/2016 ikasturtea orain dela gutxi hasi da eta ongi etorria eman nahi diogu Rontegi Eskola osatzen dugun komunitate osoari. Irailaren lehenengo egunetik lanean gaude ikasturtean burutuko ditugun proiektuak, planak, erronkak... guztion artean ahalik eta hoberen aurrera eramateko.
Gogoz hasi gara eta era berean bukatuko dugulakoan... ONGI ETORRI RONTEGI ESKOLARA.






2015/06/24

ARGITXO EGUNA ETA 6.MAILAKOEN AGURRA

Azkenengo egunean, ekainak 19, Argitxo Eguna eta 6.mailako ikasleen agurra ospatu genuen eskolan. Poztasuna, alaitasuna, dantza.....eta negarrak ere sentitu eta ikusi ziren.Eskolak hemen jarraituko du nahi duzuenean etortzeko eta besarkadatxo bat hartzeko.Beraz, datorren ikasturterarte edo nahi duzuen arte. Udako oporrak ondo pasa.



2015/06/23

OHOREZKO NOTA BATXILERGOAN

Rontegi eskolatik joandako ikasle batek, Joana Leiva Vilaseco-k, Trueba Institutoan ohorezko nota atera du batxilergoan.Zorionak bihotzez guztion partez eta horrela segi aurrera.

2015/06/16

AGENDA 21 - UDAL FOROAN

Gure eskolak aurton ere A21eko Udal Foroan parte hartu du. Hemen duzue hurrengo bideo hau.

2015/06/09

PATIO JOLAS BERRIAK

Elkarbizitzarekin loturik eta Bakeolak formakuntza eman ostean, ekainean patio jolas berriak praktikatzen ari gara. Ikasle nagusiek, 5.eta 6.mailakoek, egin dute txikien irakasle.
Hona hemen argazkien aurkezpena.


2015/06/08

IKASLE ORDEZKARIEN BILERA

Ekainaren 4an, ostegunean, ikasle ordezkarien aurtengo azken bilera izan zuten. 
Mila esker parte hartu duzuen guztioi.

2015/06/02

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

Ekainaren 7an zoaz Elgoibarrera!

Elgoibarren ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren 24.Jaialdia


2015/05/29

HARRERA 2015

Atzo arratsaldean Haur Hezkuntzako 3 urteko umeak Lehen Hezkuntzako eraikuntzara etorri ziren. Datorren ikasturtean 4 urteko umeak Lehen Hezkuntzako eraikinean egongo diranez, ongi etorri gisa bueltatxo bat eman zuten ezagutzen joateko leku berria(k).


2015/05/25

NEPALGO LURRIKAREN HILDAKOAK ETA ZAURITUTAKOAK

Hainbat pertsona hil dira Nepalgo lurrikaran, zauritutakoak ere asko izan dira. Lehenengo lurrikararen ostean, dozenaka erreplika jazo dira. Gainera, euriak herritarren kanpamenduak zigortu ditu. Eraikinak eroriko diren beldur dira. Laguntza ez da heldu hainbat eremutara. Euriak ez du laguntzen. Komunikazio gehienak zerbitzu gabe. Internet eta sakeleko telefonoen lineak guztiz etenda...janaria eta ur eskasia dela eta jendeak hiruburutik alde egin du...

Honelako albisteak entzun ditugu azken egunotan eta ikusi ditugun irudiak beldugarriak izan dira.

Rontegi eskolak CIDEN ONG-ri laguntza eskaintzea erabaki du. Nahi duenak emango du nahi duen diru kopurua.

Dirua batzeko egunak: Maiatzaren 25tik ekainaren 15era
lekua: atezaintzako kutxa baten.

Fechas para la recogida de la ayuda monetaria:desde el 25 de mayo al 15 de junio.
Lugar: caja que se encuentra en consergería.

Mila esker !!!






2015/05/19

EUSKARA ASTEA-2015-PATIO JOLASAK

Euskara astean, lehen hezkuntzako ikasleek patio jolasak egin zituzten eskolako jolastokietan. Jolas batzuk berriak izan ziren eta ikasleen gustukoak izan zirela uste dugu.

2015/05/18

EUSKARA ASTEA-2015-HAUR HEZKUNTZA

Euskara astean, patioan egin ziren jolasetan, haur hezkuntzako haurrek ederto pasatu zuten.

2015/05/15

EUSKARA ASTEA 2015

Pasa den astean, Euskara Eguna, ospatu genuen eskolan. Hainbat ekitaldi egin ziren eskolan bertan eta eskolatik kanpo. Hemen duzue Foru Plazan antolatutako jaialdian egin ziren argazkien bideoa.


2015/05/13

LGTB FOBIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Maiatzaren 17a, oso egun aproposa ikastetxe guztietan, aniztasun afektibo sexualari buruz hausnarketa egiteko.

2015/05/04

EUSKARA ASTEA 2015

Aste honetan, bihartik hasita, Euskara astea ospatzen dugu eskolan. Gure helburu nagusia da zuen seme-alabek ikasgelatik kanpo ere euskaraz bizi izatea eta gozatzea.
Ekintza batzuk antolatu ditugu euskararen erabilera bultzatzeko...ikasgelan, eskolan, etxean eta kalean.


 

2015/04/28

III BORONDATEZKO LAN EGUNA

Hirugarren urtez, Borondatezko Lan Eguna ospatu zen Errontegi Eskolan apirilaren 25ean (larunbatean).
Aurton ere, Udalak jarri du materiala eta gurasoek arduratu dira pentsatutako lanak eta hobekuntzak aurrera eramateko. Eguraldiak eta gurasoen arteko giro onari esker, lanak ederto atera ziren aurrera. 

Eskolako zuzendaritza taldearen eta irakasle guztion partez gure esker ona luzatu nahi diegu auzolan eder honetan parte hartu zuten  guztiei.

2015/04/13

AZKEN TXANPA: UDABERRITIK UDARA!



Bueltatu gara Aste Santuko oporretatik eta berriro ere prest gaude poz-pozik lan egiteko. Eguraldi onaren laguntzarekin eta hartu dugun atsedenarekin, azkenengo hiruhilabete hau  are alaiago, indartsuago eta emankorragoa izango delakoan gaude.
Ongi etorri guztioi! Has dezagun ondo eta bukatu askoz ere hobeto.

2015/03/27

Heldu dira Aste Santuko oporrak!



Heldu dira Aste Santuko oporrak ere eta atsedenalditxo bat merezi dugula uste dugu, guztiok. Ondo pasa, deskantsatu eta indarrak berrituz bueltatu apirilaren 13an.

Udaberrian gaudela ez ahaztu, eguzkia aterako da, laster. Ez galdu itxaropena!

2015/03/26

KORRIKA 2015 - RONTEGI ESKOLAN



Martxoaren 24an, Korrika Barakaldotik pasatu zela gogoratu eta ospatu genuen eskola barruan. Gure asmoa eskolako patioetan ospatzea zen, baina aurton eguraldiak ez digu lagundu. Hala ere, korrikak irribarreak ateratzeko erraztasun handia du eta bideo honetan ikus dezakezue nola argitu zigun eguna parte hartu zuten ikasle eta irakasleen irribarre alaiek.

Arratsaldeko korrika txikian ere jende askok parte hartu zuen.

Guztioi, mila esker!

2015/03/11

KORRIKA 2015

Urepeletik Bilbora - 2015eko martxoaren 19tik 29ra (klikatu hemen informazio gehiago lortzeko)


Kantaren letra (klikatu hemen)



Euskaldun eta euskaltzale guztiok osatzen dugu Euskal Herria, Euskararen Herria. Eta horixe aldarrikatu nahi dugu: guztion artean, auzolanean eta elkarlanean, lortu ahal dugula euskaraz biziko den herria, euskalakariz osatutako herria. Herri honek auzolanean eta elkarlanean lorpen handiak egin ditu -Korrika bera, esaterako- eta iraganean bezala gaur egun ere eskuzabala eta ahaltsua dela frogatuko du. Hori da Korrikaren eta AEKren nahia.

2015/03/06

MERKATU TXIKIA 2015

Otsailak 23an Barakaldoko haurren XIV. merkatu txikiaren diru-bilketa emateko ekitaldian parte hartu zuten eskolako zuzendariak eta 3.mailako lau ikaslek. Hemen duzue hurrengo bideo labur hau horren lekuko duzuelarik

2015/02/20

INAUTERIAK RONTEGI ESKOLAN 2015



Inauteriak ospatu genituen ostiralean, otsailak 13an. Aurton, goizean egin dugu desfilea, patioan. Hainbat guraso etorri ziren ikustera eta animatzera. Euririk ez zuen egin baina bai haize hotza eta bortitza. Arratsaldez, txokolatada izan genuen, Txokolatea goxoa benetan ere; batzuk errepikatu zuten….bukatu arte. Hainbat egunetan lanean ibili ondoren, jaialdia ondo atera zela ikustea…saririk onena izan zen.





AZTERTU PROGRAMA - IBAIALDE 2015



2015/02/11

INAUTERIAK EUSKAL HERRIAN

Euskal Herriko antzinako tradizioari loturik, herri txikietan nahiz hirietan ospatzen diren inauteriak egiten dira. Herri eta egun desberdinetan ospatzen diren erromatar garaitik datozkigun jaiak dira.



2015/02/06

AGATE DEUNA 2015



Agate Deuna ospatzeko prest geunden denok. Elurra mara-mara egin zuen. Barruan geratu beharra zegoen. A zelako pena! Dena den, batzuk atera ziren argazkiak egitera. Gehienok leihotik begira konformatu ginen. Kantatzeko unea iritsi zenean, ezin abestu kanpoan. Azkenean, barruan kantatu genuen eta oso pozik gainera. Kanpoan hotz eta barruan epel-epeletan.


Hemen duzue bideoa ikusi eta gozatzeko 


2015/01/28

AGATE DEUNA

Datorren asteazkenean, Otsailak 4, Santa Ageda bezpera izango da. Urtero bezala, ehundaka kantari-talde ibiliko da kalez kale eta baserriz baserri, herri eta hirietan, "ohitura zaharra berritzeko asmoz".

Santa Agedako koruen tradizioa guztiz errotuta dago Euskal Herrian. Soinua, txistu eta beste musika-tresnek lagunduko dituzte kantariak, baina hauen ahotsa izango da protagonista nagusia, beti bezala.


Baina nor zen Santa Ageda? Hagiografia kristauek diotenez, mendebaldeko birjina martirik garrantzitsuenetarikoa zen. Sizilian jaio zen 230. urtean. Palermon bizi omen, baina Catanian martirizatu zuten.



Kontua da Ageda izugarrizko neska ederra zela. Siziliako gobernadoreak, Quinciano, berarekin ezkondu nahi zuen, baina Agedak, bene-benetako kristaua zenez, ez zuen onartu. Quincianok , mendekua hartu nahian, kartzelan sartu zuen. Izugarrizko torturak jasan behar izan zituen Ageda gazteak hil arte. Besteak beste, bularrak moztu zizkioten.

Dena den, Euskal Herrian ospatzen den Santa Agedak mito paganoetan du oinarria. Emeterio Sorazu Euskal Herriko ohitura zaharrak aztertu dituen aditu ezagunak dioenez, egun horretan egiten diren afariek eta Santa Agedaren inguruko festa osoak zerikusi handia dute inauteriekin.


2015/01/26

MATRIKULA 2015/2016

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA
Otsailaren 2tik 13ra

ENTREGA DE SOLICITUDES
Del 2 al 13 de Febrero

2015/01/06

URTE BERRIA, ASMO BERRIAK

Bigarren hiruhilabeteari hasiera emango diogu. Urte Berriarekin batera asmoak, helburuak eta ilusioak berrizturik, indartsu hasteko prest gaude guztiok. Zailtasunak erronkak bihurtuko ditugu eta ondo funtzionatzen duenarekin jarraituko dugu. Arazoak konpontzea ezinezkoa ez dela ikasten ari gara; aurrera jarraitzen dugu!