Elkarbizitza - Hezkidetza

IKASTURTE BERRIA, BEHATOKI BERRIA 
NUEVO CURSO, NUEVO OBSERVATORIO



Geletako ikasle ordezkarien 2017-2018ko lehenengo bilera !!!








FAMILIENTZAKO GUTUNA: 17-18 URTEKO PLANA ZABALTZEKO GUTUNA
CARTA PARA INFORMAR A LAS FAMILIAS DEL PLAN ANUAL 17-18






4 urtekoen harrera nagusien eraikuntzan 2017 





IKASTURTE HONETAKO LEHENENGO BEHATOKI BILERA
PRIMERA REUNIÓN DEL OBSERVATORIO DE LA CONVIVENCIA DE ESTE CURSO 2016-17


Pasa den ostegunean, azaroaren 10ean ikasturte honetako lehen “BEHATOKI BILERA” burutu genuen eskolako estamentu guztiak bildu ginelarik: ikasleak, irakasleak, atezaina, gurasoak eta zuzendaritza taldea.

Aurten jolas baten bidez kide guztien aurkezpena egin ondoren Elkarbizitza Urteko Plangintza azaldu zen.

Bilera  hau egin baino aste bat lehenago eskolako Lehen Hezkuntzako gela guztietako ordezkarien asanblada burutu zen eta umeek asanblada horretan ateratako gaiak azaldu zizkiguten: futbolak ematen dituen arazoak, goiko patioa labankorra, patioen espazioen banaketaren beharra….

Hauetaz gain, jantoki orduetan sortzen diren hainbat arazotaz mintzatu ginen eta azalpenak emateaz gain tutoretzan enpatia lantzea adosten da, batez ere adin desberdinen nahasketarekin sortu den “arazotxoa” konpontzeko asmoz.

Gurasoek ere hitza hartu zuten eta beraien kexak eta iritziak azaldu zituzten.

Gero, bilera bukatutzat eman zen eta 2. hiruhilabetean hurrengoa burutuko zela adierazita geratu zen.

Esan beharra dago oso giro polita egon zela eta kide guztiok hitza hartu genuela.

El pasado jueves, 10 de noviembre tuvo lugar la primera reunión del “OBSERVATORIO DE LA CONVIVENCIA” de este año, reuniéndonos todos los estamentos de la Comunidad educativa: alumnado, profesorado, portero, padres/madres y el equipo directivo del centro.

Tras hacer la presentación de todos los miembros mediante un juego, se explicó el Plan Anual de Convivencia.

Una semana antes de llevarse a cabo esta reunión, se reunieron en una asamblea todos los delegados/as de aula de Educación Primaria y el alumnado nos dio a conocer los temas tratados en aquella asamblea: problemas que surgen por el fútbol, los patios de arriba que resbalan, la necesidad de repartir los espacios en los patios…

También se habló de los problemas que están surgiendo últimamente en el horario de comedor y a parte de dar explicaciones, se acordó trabajar la empatía en la clase de tutoría, sobre todo para mejorar la situación respecto a la mezcla de alumnado de diferente edad en la hora del comedor.

Los padres/madres representantes del Observatorio también tomaron la palabra para expresar sus inquietudes, opiniones y dudas.

Se dio por terminada la reunión y se comentó que la siguiente se llevará a cabo a lo largo del 2º trimestre



Cabe destacar el buen ambiente que hubo en esta reunión y que todos/as tomamos la palabra.
 


2016-2017 ikasturteko geletako ordezkarien lehenengo bilera burutu dugu!!!











ELKARBIZITZA BEHATOKIA 2015-2016

Azaroaren 12an ikasturte honetako lehendabiziko Behatoki bilera egin dugu, gure aurtengo lanari hasiera emateko, kide berriei ongi etorria emanez.
El 12 de noviembre hemos llevado a cabo la 1ª reunión del observatorio de la convivencia de este curso dando la bienvenida a l@s nuevos miembros.

Resumen del acta de la reunión / Bileraren aktaren laburpena:


Pasa den ostegunean, azaroaren 12an ikasturte honetako lehen “BEHATOKI BILERA” burutu genuen eskolako estamentu guztiak bildu ginelarik: ikasleak, irakasleak, atezaina, gurasoak eta zuzendaritza taldea.
Kide guztien aurkezpena egin ondoren Elkarbizitza Urteko Plangintza azaldu zen eta interes handia altxatu zuen berdintasunaren semaforoaren ekintzak. Ekintza hau lantzea beharrezkoa ikusten dugu baina bai irakasleak bai ikasleak motibatzeko era bilatzen saiatuko gara.
Bilera  hau egin baino aste bat lehenago eskolako Lehen Hezkuntzako gela guztietako ordezkarien asanblada burutu zen eta umeek asanblada horretan ateratako gaiak azaldu zizkiguten: futbolak ematen dituen arazoak, goiko patioa labankorra, patioen espazioen banaketaren beharra….
Jantokiko estamentutik ere proposamen berri bat atera zen: 6. Mailako ikasleei laguntza eskatuko zaie 2 urtekoei eta 4 urtekoei jantokiko orduetan laguntzeko.
Gero, bilera bukatutzat eman zen eta otsailean hurrengoa burutuko zela adierazita geratu zen.
El pasado jueves, 12 de noviembre tuvo lugar la primera reunión del “OBSERVATORIO DE LA CONVIVENCIA” de este año, reuniéndonos todos los estamentos de la Comunidad educativa: alumnado, profesorado, bedel, padres/madres y el equipo directivo del centro.
Tras hacer la presentación de todos los miembros, se explicó el Plan Anual de Convivencia  y una de las actividades, el semáforo de la igualdad, despertó gran interés. Todos/as vemos la necesidad e importancia de llevarla a cabo , pero vamos a tratar de buscar una manera de motivar tanto al alumnado como al profesorado.
Una semana antes de llevarse a cabo esta reunión, se reunieron en una asamblea todos los delegados/as de aula de Educación Primaria y el alumnado nos dio a conocer los temas tratados en aquella asamblea: problemas que surgen por el fútbol, los patios de arriba que resbalan, la necesidad de repartir los espacios en los patios…
 Desde el estamento del comedor, también surgió una nueva propuesta: que el alumnado de 6º de E.Primaria ayude en las horas de comedor al alumnado más pequeño de 2 y 4 años.
 Se dio por terminada la reunión y se comentó que la siguiente se llevará a cabo en febrero.  


 Gelako arduradunen ikasturteko lehenengo bilera




PARTE HARTZEKO GONBIDAPENA-PATIO JOLASAK

Azaroaren 28an, berriro patio jolasak egin genituen. Jolasen artean soka-salto, zelai-errea, trukemea, kandela, eta uztaiak zeuden. Hona hemen argazki batzuk (14-11-28)




HEMEN DUZUE BEHATOKITIK AURTENGO URTEKO ELKARBIZITZA PLANA AURKEZTEKO IDATZI DUTEN GUTUNA (Euskaraz eta Gazteleraz)



ELKARBIZITZARAKO BEHATOKIA(2014-2015)

Urriaren 23an, ostegunean, elkarbizitzarako behatokia elkartu zen ikasturteari hasiera emateko. Hemen duzue horren lekuko argazkia.



5 URTEKO  IKASLEEN  HARRERA

Kaixo lagunok,
Pasa den maiatzaren 29an datorren ikasturtean LHko eraikuntzara pasatuko diren HHko ikasleak harrera bete genuen. Horretarako, Behatokiko ikasleen ordezkariek gune desberdinetako azalpenak prestatu dituzte;era berean, 4urteko ikasleek eta 1. mailako ikasleek jarduera dibertigarriak prestatu dituzte, jaia moduan,  harrera emateko.

Denok oso ondo pasatu genuelakoan eta irailean aldaketarako gogoa piztu genuelakoan geratzen gara.






GARBITASUNA-JOKO GARBIA-BORONDATEZKO LANAK




Aurten, iaz bezala, hasi gara patio jolasak egiten.
Hona hemen lehenengo eguneko argazki batzuk







GELAKO ARDURADUNEN BILERAK

Ikasturte honetan gelako arduradun berriak aukeratuak izan dira eta behatokiko kideekin biltzen hasi dira. Hona hemen aurtengo kideen argazkiak.










 

2013 / 2014.urteko plana zabaltzeko eskutitza gurasoentzat


Ikasturte honetako Elkarbizitzako plana irakurri nahi baldin baduzue,hona hemen gurasoei idatzitako gutuna (en este enlace está la carta dirigida a los padres donde se explica el plan anual de convivencia)




LHko eraikinetik 4 urteko geletako ikasleen ibilaldia

Maiatzaren 23an datorren ikasturtean Lehen Hezkuntzako eraikinera pasatuko diren Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleek eraikin horretatik ibilbide bat egin zuten.

15:00etan, Behatokiko ikasleen ordezkariek 4 urteko ikasleak lagundu zituzten eraikin batetik bestera pasatzen; era berean, erakutsi eta azaldu zizkieten LHko eraikineko gune desberdinak eta haien funtzioak.

On etorria emateko 5 urteko gelako ikasleek kanta batzuk abestu zituzten eta 1. mailako ikasleek antzerki bat txotxongiloekin aurkeztu zieten.

Denok gustura egon ziren, bai jarduerak egin zituztenak bai ikusi zituztenak; beraz, espero dugu datorren ikasturtean aurtengo 4 urteko gelako ikasleak eraikinetik gogoz aldatuko direla.

 Hona hemen honen ibilbidearen argazki batzuk



RECORRIDO DE L@S ALUMN@S DE 4 AÑOS POR EL EDIFICIO DE EDUCACIÓN PRIMARIA


El 23 de mayo, el alumnado de 4 años, que el curso próximo pasará al edificio de primaria, hizo un recorrido por dicho edificio.

A las 15:00 horas l@s representantes del alumnado del Observatorio de Convivencia acompañaron al alumnado de 4 años a pasar de un edificio a otro; a la vez, les enseñaron y explicaron las funciones de los diferentes espacios del edificio de Primaria.

Para darles la bienvenida l@s alumn@s de 5 años les cantaron unas canciones y l@s alumn@s de primero de Primaria les presentaron un teatro con marionetas.

Tod@s estuvieron a gusto, tanto l@s que hicieron las actividades como l@s que las disfrutaron; por ello, esperamos que el próximo curso el alumnado de 4 años cambiará con gusto de edificio.
He aquí algunas fotos de este recorrido












GURASOENTZAKO FORMAKUNTZA

Maiatzaren 7an, arratsaldean, eskolako gurasoak eskolara etorri ziren " gurasoen eta seme-alaben arteko elkarbizitzari eta gatazken konponketa"ri buruzko hitzaldian parte hartzeko.
Hitzaldia Lucia Gorbeñak, GEUZ- (Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate-Zentroa)-eko zuzendariak eman zuen.
Hona hemen egun horretako argazki batzuk:

FORMACIÓN PARA PADRES-MADRES

El 7 de mayo por al tarde, las familias de la escuela  participaron en la charla impartida por Lucia Gorbeña, directora de GEUZ, centro Universitario de Transformación de Conflictos.
Tema: " Convivencia y Resolución de Conflictos entre padres-madres e hij@s.
Seguido os mostramos algunas fotos de ese día.







2012/2013.IKASTURTEAN  ZEHAR  ELKARBIZITZARI  BURUZ  LANDUTAKOA














2011/2012.IKASTURTEKO  ELKARBIZITZA PLANAREN AURKEZPENA
Guraso agurgarriok: Gutun honen bidez eman nahi dizuegu gure ikastetxean landuko den Elkarbizitza Planaren berri. L.O.E.k, Euskal Eskola Publikoaren Legeak, Euskal Curriculumak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak, Ikasleen eskubideei eta betebeharreei buruzko Dekretuak... etengabeko erreferentzia egiten diote bizikidetzari, bere hezkuntza-komunitatearen kide guztien ongizatean, ikasleen garapen pertsonala zein sozialean eta haien lorpen akademikoetan duen eragina kontutan hartuz. Beraz, Hezkuntza Sailak, “Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntza” programa garapena jarri du martxan, zeinen helburu nagusia Bizikidetzaren Behatokia sortzea eta Urteko Elkarbizitza Plana (UEP) egitea da. Plan honen helburua, hezkuntza komunitate osoak parte hartuz (irakaslegoa, ikaslegoa, familiak eta ez-dozenteak), lau urtetarako plana disenatzea da; gure ikastetxean elkarbizitza positiboa sortzeko, guztion iritzia entzuteko eta pertsonak bezala sentitzeko, guztion ongizatea lortzeko asmoz. Espero dugu Urteko Elkarbizitza Plana eratzeko prozesua eta hezkuntza-komunitatearen parte hartzea oso lagungarriak izatea, kide guztien arteko harremanak hobetzeko eta eguneroko lana indartzeko. Elkarbizitza Plana burutzeko gure ikastetxearen egoera eta Hezkuntza-komunitatekide guztien iritzia ezagutu behar ditugu.

Hori dela eta, hurrengo itaunketa hau, apirilak 27a baino lehen, betetzera gonbidatzen zaituztegu.

Begirunez
Zuzendaritza Taldea



Estimad@s padres/madres: Mediante esta circular os enviamos información sobre el Plan de Convivencia que se elaborará en nuestro centro. La L.O.E., Ley de Escuela Pública Vasca, el Curriculum Vasco, la Ley para la Igualdad de Hombres y Mujeres en Euskadi, el Decreto sobre derechos y deberes de los/las alumnos/as... hacen continua referencia a la convivencia, dada su importancia para el bienestar de todos los miembros de la comunidad educativa y para el desarrollo personal y social y en el rendimiento académico del alumnado. Es por ello, que el Departamento de Educación ha lanzado el programa de “Educación para la Convivencia, la Paz y los Derechos Humanos”, cuyo objetivo fundamental es la creación del Observatorio de la Convivencia (O.C.) y la elaboración del Plan de Convivencia Anual (P.C.A.). Consiste en elaborar, con la participación de toda la comunidad educativa (profesorado, alumnado, familias y personal no docente), un plan a cuatro años cuyo objetivo es fomentar la convivencia positiva en nuestro centro; donde todos/as se sientan escuchados, respetados y apreciados como personas, para conseguir el bienestar de todas/os. Por ello, esperamos que la puesta en marcha del Plan de Convivencia Anual y el trabajo común de toda la comunidad educativa nos ayuden a mejorar las relaciones entre todas las personas que la conforman, así como para fortalecer el trabajo diario. Para elaborar el Plan de convivencia necesitamos conocer la realidad de nuestro Centro y el sentir de toda la Comunidad Educativa.

Por ello, os invitamos a que rellenéis la siguiente encuesta antes del 27 de abril.

Atentamente
El Equipo Directivo



Open publication - Free publishing - More convivencia
                                                                                         Barakaldon,  2012ko azaroaren 29an
Guraso agurgarriok,
Dakizuenez, iaz gure ikastetxean Hezkuntza Sailak antolatutako “Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntza” programan parte hartzen hasi ginen. Hezkuntza komunitatearen sektore guztien artean, lau urtetarako Elkarbizitza Plana eta Elkarbizitzaren Behatokia sortu genituen, organo horretan estamentu guztiak daude ordezkatuta eta  Plana aurrera eramateaz arduratzen da; horretaz gain, harreman positiboak eta elkarbizitza osasungarria eraikitzen laguntzea xedea duen organo bat  da, komunitateko kide guztiek baloratuak izango direla eta ikastetxean erabakiak hartzeko orduan, erantzukizuna eta partaidetza izango dutela jakin dezaten.
Aipautako Elkarbizitza Planak ikastetxeko beharrei erantzunik aproposena ematea zuen helburua eta horretarako urte bakoitzean betetzeko jarduera batzuk jarri ziren; ikasturte honi dagozkion jarduerak Urteko  Elkarbizitza Planean batzen dira, Ikastetxeko Urteko Planearen barruan gehituz.
 1. hiruhilabete honetan, ibiltzen hasi gara eta eman ditugun urratsetariko bat ikasleek ikastetxeko bizitzan parte hartzea izan da. Gelako arduraduna sortu zen eta bere funtsioak finkatu ziren, besteak beste, ikasgeletako ikaskideen ordezkaritza Elkarbizitzaren Behatokian dauden ikasleekiko bileretan, iritziak eta iradokizunak eramanez.
Era berean, portaeraren oinarrizko arauak adostu egin dira ikastetxeko leku desberdinetarako.
Beharrak ikusita, estamentu desberdinetako formakuntza antolatu da.
Jarduera desberdinak egiteko aldi bereko lan taldeak antolatu dira.
Instalazioak, materiala, ikastetxeko giroa baloratzeko kanpainak prestatzen ari dira.
Ikasle berrien  harrera protokoloa handitzen hasiko da.
Ikasturtean, betiko moduan, informazioa bidaltzen jarraituko dugu (gutunak, elkarrizketak, Bloga…) eta zuen laguntza eskertzen dizuegu, hori dela eta proposatutako jarduerak aurrera eraman ditzakegu ikastetxeko funtzionamendua gero eta hobea izan dadin.
Agur bero bat.
 Elkarbizitza Planaren irakasle dinamizatzaileak  
Barakaldo,  29 de noviembre de 2012
Estimadas familias:
Como os informamos en su momento, en nuestro centro, el curso pasado comenzamos a participar en el programa “Educación para la Convivencia, la Paz y los Derechos Humanos” organizado por el Departamento de Educación elaborando, de forma consensuada por toda la comunidad educativa, el Plan de Convivencia para cuatro años y creando el Observatorio de la Convivencia, donde están representados todos los estamentos, y que vela por la realización del Plan, cuya finalidad es promover el establecimiento de relaciones  positivas y la construcción de una convivencia saludable para que todas las personas se sientan valoradas, escuchadas, partícipes y responsables en la toma de decisiones y parte activa de la vida del centro.
Dentro del citado Plan de Convivencia, cuyo objetivo era dar la  respuesta más adecuada a las necesidades de nuestro Centro Escolar, se fijaron una serie de actividades para realizar en cada uno de los cuatro años, las correspondientes a este curso escolar se recogen en el Plan Anual de Convivencia incluido en el Plan Anual de Centro.
En este primer trimestre hemos comenzado el camino y uno de los primeros pasos  dados ha sido hacer partícipe a todo el alumnado en la vida escolar, creando y dotando de significado la figura de  responsable de aula que, entre otras funciones, ejercerá la representación del alumnado de su aula en las reuniones con los alumnos/as que forman parte del Observatorio de la Convivencia, con el fin de hacer llegar a este órgano sus opiniones y sugerencias.
Así mismo, se han consensuado normas básicas de comportamiento en los diferentes espacios del centro escolar.
Se ha planificado la formación de los diferentes estamentos teniendo en cuenta sus necesidades.
Se han planificado grupos de trabajo simultáneos para la realización de diferentes actividades.
Se están organizando campañas dirigidas a valorar las instalaciones, el material y el ambiente del centro.
Se comenzará a ampliar el protocolo de acogida de alumnado nuevo.
A lo largo del curso escolar, continuaremos informándoos a través de los medios habituales (cartas, entrevistas, Blog...) y agradecemos vuestra colaboración que permite que entre todos podamos llevar a cabo las acciones propuestas para que el funcionamiento de nuestra escuela sea cada vez mejor.
Un saludo.
Profesoras dinamizadoras del Plan de Convivencia